Hileko udalbatzarra izango da bihar arratsaldean

Zarauzko Hitza 2020ko mai. 27a, 14:55

Maiatzeko udalbatzarra egingo dute bihar arratsaldean, eta duela bi asteko ezohiko bilkura bezala, honakoa hau ere bideokonferentziaz izango da. Hainbat aztergai izango dituzte; horien artean, COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurriek kaltetutako jarduera ekonomikoei dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoa. Baita 6. ordenantza fiskalaren aldaketa ere, COVID-19a dela medio. Zarauzko Udalak youtube-ko bere kanaletik emango du zuzenean plenoa.