Lizitaziora atera dituzte Lizardiko pabiloiko bigarren faseko obrak

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 7a, 09:00
Lizardiko kirol pabiloi berria prest dago, azken ukituak ematea bakarrik falta zaio. Orain, obren lehen fasea bukatuta, bigarrenaren txanda etorriko da. Hori dela eta, udalak instalazioko ekipamenduen exekuzioa atera du lizitaziora; hau da, eraikineko aldagelak eraikitzeko obrak. Kontratuaren aurrekontua 394.788,32 eurokoa da, eta proposamenak ekainaren 22a bitartean aurkeztu daitezke.