Berritze lanak egin dituzte musika eskolan etenaldiak iraun bitartean

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 8a, 11:56

Besteak beste, isolamendu eta margoketa lanak egin dituzte konfinamenduagatik musika eskolako martxa etenda egon den asteetan.

Imanol Urbieta Musika Eskola berritzeko lanak egiteko baliatu du udalak konfinamenduak eragindako etena.

Lehen eta bigarren solairuetako geletan zeuden karga termikoko arazoak konpondu dituzte eta, horrez gain, aire girotuko sistema eramangarriak eta banakakoak instalatu dituzte geletan; izan ere, zaratagatik leihoak irekitzeko aukerarik ez zuten izaten. A etiketa energetikoa dute hozte sistema berriek. Guztira, 4.338 euro inbertitu ditu udalak lan horietan. Horrez gain, bigarren solairuan, 2.523,72 euro inbertitu dituzte isolamendu lanetan eta 3.000 euro margoketan. Irune Urbieta Hezkuntza zinegotziak azaldu du "gustura" daudela lanen emaitzekin eta, oraindik data zehatzik ez duten arren, "osasun agintariek baimena ematen dutenean" musika eskolako ateak zabalduko dituztela iragarri du.