'Plaieroak' aldizkaria salgai egongo da bihartik aurrera

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 19a, 10:00

Denboraldi berriari begira daude antolatzaileak egun, eta laster emango dute hartutako erabakien berri.

Berrikuntza ugarirekin eta haize freskoarekin ekin zioten Plaieroetako antolatzaile berriek 2019-2020 denboraldiari. Inork hala espero gabe, ordea, bertan behera geratu da halabeharrez aurtengo txapelketa.

Aurtengoagatik lehia amaitutzat emanagatik, ez da geldirik egon antolatzaileen taldea. 'Plaieroak' aldizkariaren lehen alea argitaratu berri dute, eta bihartik aurrera egongo da salgai herriko gune ezberdinetan. Bertan jaso dituzte, besteak beste, denboraldian izan diren berrikuntzak, atzera begirakoak eta herriko txapelketa kuttunenetarikoko protagonisten nondik norakoak.

Bi euro balioko du aldizkariak eta, momentuz, HITZAren egoitzan (Araba kalea 27) eta Urkia dendan (Kale Nagusia 26) jarriko dute salgai, bihartik aurrera.