GAL ikertzeko plataforma bat jarri nahi du martxan Pili Zabalak

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 21a, 09:30

Azken egunetan "etsipena" erakutsi du Pili Zabala GALen biktima eta Ahal Duguko parlamentari ohiak, Podemosek iragarri zuelako ez duela babestuko Espainiako Kongresuan Felipe Gonzalezen eta GALen arteko harremana ikertzeko ikerketa batzorde bat osatzea.

Kezkatuta agertu da Zabala hainbat hedabidetan, eta atzo iragarri zuen txio baten bidez GAL ikertzen lagunduko duen plataforma independente bat sortzeko asmotan dabilela. Berarekin bat egin nahi dutenei horretarako gonbita luzatu zien.