Irudietan: Suaren bueltan dantza egin dute bart Zelai Ondon

Aritz Mutiozabal 2020ko eka. 24a, 09:59

San Joan su berezia ospatu dute bart Zelai Ondoko Jai Batzordeko kideek. Ikusle gutxi batzuekin, su sinbolikoaren bueltan egin dute dantza.

Zelai Ondoko Jai Batzordeak egoerara moldatzen jakin du, eta San Joan bezpera ospatu dute surik, musikaririk eta ikuslerik gabe. Zalantzarik gabe, benetan irudi harrigarriak ari da ekartzen normaltasun berria.
Metatutako landareen inguruan kandelak kokatu zituzten borobilean, eta bozgorailu batean Arraio Irratia sintonizatuta, San Joan Zortzikoa dantzatu zuten jai batzordekoek suaren inguruan, 22:00etan.