Argazkiak eta bideoa: Ikastolako patioan sua egin eta kalteak eragin dituzte

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 24a, 10:44

Salbatore Mitxelena Ikastolako hormak belztuta topatu dituzte gaur goizean. Bi su egin dituzte bart bertako patioan, eta fatxadak eta gelen barrualdeak kaltetzeaz gain, leihoak hautsi dituzte. Hormetako batean 'Gora ETA' dioen margoketa ere egin dute.

 

Patioko iturriaren alboan zeuden plastikozko edukiontziak erre dituzte; su hori horman gora igo eta fatxada belztuta utzi du. Kea solairu guztietako geletara sartu da, eta barrualdea ere belztuta topatu dute gaur goizean ikastolako langileek.

Momentuz ez dute gertatutakoaren berri gehiagorik, eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak martxan jarri dute ikerketa.