Iñurritza biotopora joateko irteera antolatu dute igandean

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 24a, 20:17

Arkamurka natura taldeak antolatuta, irteera egingo dute ekainaren 28an Iñurritza biotopora. Gehienez, hogei pertsonako taldeak egingo dituzte eta maskara eramatea gomendatzen dute antolatzaileek. 

Koronabirusak eragindako etenaldiaren ostean, Arkamurka natura taldeak Iñurritza biotopora joateko irteera antolatu du ekainaren 28an. Shelter tabernaren parean elkartuta, 9:00tan hasiko da irteera, eta jarraian egingo dute ibilbidea parte hartzaileek. 

Irteeraren helburua Irita hezeguneko naturalizazioaren jarraipenaren azalpenak ematea izango da, baina aldi berean Iñurritza biotopoko biodibertsitateaz gozatzeko aukera izango dute irteeran parte hartzen dutenek.