Uemaren Bertatik Bertara kanpainako mantelak banatuko dizkiete herriko ostalariei

Zarauzko Hitza 2020ko eka. 30a, 15:28

Mantelak nahi dituzten ostalariek kanpainan izena eman beharko dute uztailaren 3a baino lehen, udalaren Euskara departamentuan.

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abian jarritako Bertatik Bertara kanpainarekin bat egin du Zarauzko Udalak. Azaldu dutenez, "bertakoa balioan jartzea" da kanpainaren helburu nagusia: "Bertako hizkuntza, produktuak eta ekonomia; bisitari eta herritarren aurrean gure hizkuntzaren erabilera bermatzea, eta euskara gure marka bihurtzea".

Hori dela eta, udala harremanetan jarriko da herriko taberna eta jatetxe gehienekin, eta aukera emango diete Bertatik Bertara kanpainako mantelak eskuratzeko, ostalariek ere kanpainan parte har dezaten. Interesa duten ostalariek izena eman beharko dute uztailaren 3a baino lehen udaleko Euskara departamentuan, euskaraz@zarautz.eus helbidera idatzita edo 943-00 51 16 telefono zenbakira deituta.