Oihalezko 2.500 banderatxo egin dituzte Salbide auzoan

Aritz Mutiozabal 2020ko uzt. 7a, 17:35

Irailean Salbideko jaiak ospatu dituzte, eta garaia iristen deneran auzo osoa banderatxoekin apaintzea bururatu zaio Salbideko Auzo Elkarteari. Hori horrela, auzolanean oihalak lortzen, mozten eta josten aritu dira azken lau asteetan bizilagunak, eta joan den larunbatean egindako emaitza jarri zuten erakusgai: 2.500 banderatxo sokara lotu zituzten goiz pasa ederrean. Hona hemen ikusgai Jon Atxutegik ateratako argazkien bilduma.