'Ni naiz kariño ta zu zare maitia' erakusketa inauguratuko dute ostiralean

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uzt. 8a, 12:17

Auritz Iñurrieta eta Maite Gonzalez artisten margolan erakusketa inauguratuko dute ostiralean, hilaren 10ean, Zerupe hotelean.

18:30ean zabalduko dira erakusketaren ateak ostiralean. Antolatzaileek bertaratuko direnei eskatu diete distantzia eta gainontzeko segurtasun neurriak mantentzeko.

Zerupe hotelean izango dira ikusgai abuztuaren 30era arte Iñurrieta eta Gonzalez artista gazteen margolanak, egunero, hoteleko harreraren ordutegi berean –07:30etik 22:00etara–.