HARA! Kiroldegi ondoko iturria orain Torre Luzea parkean

Aritz Mutiozabal 2020ko uzt. 8a, 13:45

Urte askoan, eskultura formako iturri bat egon da  Aritzbatalde kiroldegiaren kanpoaldean. Hasiera-hasieran, haurrentzako parkea zen garaian ipinitakoa, eta orain arte futbol zelai txikiaren ondoan egon dena. Orain, Lizardi ondoko kirol pabiloi berriaren eraikitze lanak direla eta, lekualdatu egin dute. Txukundu bat emanda, aurrerantzean Torre Luzea parkean izango da.