Lizardiko pabiloi berrian bozkatuko dute Azken Portu eta Aritzbataldeko bizilagunek

Aritz Mutiozabal 2020ko uzt. 9a, 14:02

Jende pilaketak saihestu eta irisgarritasuna bermatze aldera, Lizardi Institutuan bozkatu ordez, Aritzbatalde eta Azken Portuko bizilagunek Lizardiko pabiloi berrian bozkatuko dute igande honetan. Kirol pista erabiliko den lehen aldia izango da, baina Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako izango da. Izan ere, kirol erabilerarako oraindik itxaron egin beharko dela jakinarazi du udalak, uda honetan aldagelak egiteko lanak egin behar baitituzte.