Bideoa: Bertsotan agurtu dute Iñaxi Etxabe

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uzt. 14a, 11:59

Larunbatean zendu zen Iñaxi Etxabe Oliden bertsolari oikiarra. Zarauzko Frantziskotarren elizan egin zuten atzo hileta elizkizuna, eta, zegokion moduan, bertsotan eman zioten azken agurra. Elizaren atarian aritu ziren kantuan Felix Zubia, Nahikari Gabilondo eta Iñigo Mantzizidor 'Mantxi' bertsolariak, eta elizkizunean bertan, pulpitutik abestu zioten senideek.

Bideoak: Hodei Unzueta eta Iban Gardiel.