Adinekoak babesteko neurriak hartu dituzte Santa Anan

Onintza Lete Arrieta 2020ko uzt. 17a, 09:57

Zenbait herritan neurri zorrotzak hartu ditu Osasun Sailak. Zarauzko Santa Ana egoitzako egoiliarrek, esaterako, ezingo dute handik atera momentuz. 

OVID-19 gaitza zabaldu eta aurreneko positiboak agertzen hasi zirenean, argi ikusi zen gizarteko zati zaurgarriena adinekoena dela. Gaitzagatik hildako pertsona asko eta asko adineko egoitzetan bizi ziren; horregatik, hainbat astez itxita egon ziren egoitzak, eta bertako bizilagunak bisitarik gabe eta kalera irteteko aukerarik gabe gelditu ziren. Eguneko zentroak ere itxi egin behar izan zituzten, eta erabiltzaileak beste modu batera zaindu behar izan zituzten senitartekoek.

Azken egunetan berragertu egin da birusa han-hemenka, eta horregatik, zenbait herritan neurri zorrotzak hartu ditu Osasun Sailak. Zarauzko Santa Ana egoitzako egoiliarrek, esaterako, ezingo dute handik atera momentuz.