Zarauzko portuko obrak direla eta, N-634 errepidea itxiko dute ostegunean

Mireia Galarza 2020ko uzt. 21a, 15:10

Bi noranzkoetan itxiko dute kostako errepidea 10:00etatik 17:00etara. Hori dela eta, ibilgailuek ezingo dute errepidea ordu tarte horretan erabili. 

Zarauzko portuko obrak direla eta, N-634 errepidea itxiko dute ostegun honetan Zarautz eta Getaria artean. Hain zuzen ere, 10:00etatik 17:00etara itxiko dute kostako errepidea bi noranzkoetan, eta ibilgailuek ezingo dute errepidea ordu tarte horretan erabili. 

Otsailean hasi zituzten portuko konpontze lanak, itsas denboraleak moilaren babes hormetako bat zulatu ondoren. Xabier Txurruka alkateak azaldu zuenez, moila abuztuaren erdialdean irekitzea da asmoa, tranpolin zaharra ordeztu eta igeltserotzako eta hargintzako bestelako lan batzuk ere amaitu ondoren.