Eskuz binakako bi partida jokatuko dira igande honetan Aritzbatalden

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 22a, 12:43

Bigarren partidan, Urrutikoetxea eta Irribarria bikotea, Jaka eta Albisuren aurka lehiatuko dira eskuz binaka.

Aforoa erdira jaitsita, esku pilotako partidak ikusteko aukera izango da igande honetan Aritzbatalde kiroldegian. Lehenik eta behin, 17:00etatik aurrera, Arteaga II eta Mariezkurrena II bikotea, Etxeberria eta Ladis Galarzaren aurka ariko dira. Ondoren, partida nagusian, Urrutikoetxea eta Irribarria, Jaka eta Albisuren kontra. Aspe enpresaren web orrian eskura daitezke sarrerak.

Aurreko igandean hasi zen

Pasa den igandean, denbora luze baten ondorengo lehen bi partidak jokatu ziren Aritzbatalden. Zabala eta Untoria bikoteak 22 eta 3 hartu zituen mendean Arretxe II eta Larunbe. Bigarren partidan, Altuna III eta Imazek 22 eta 14 irabazi zieten Artola eta Rezustari.