James Baldwin izango dute aztergai ostiralean, Photomuseumen

Aritz Mutiozabal 2020ko uzt. 22a, 19:38

AEBetako arrazakeria eta sexualitatea izan zituen gaitzat idazle eta aktibista estatubaturrak bere eleberrietan.

James Baldwin idazle eta eskubide zibilen aldeko aktibista estatubatuarrari eskainiko dio ostiraleko saioa Photomuseumek. Bere lanaren gai nagusiak XX. mendearen erdialdeko AEBetako arrazakeria eta sexualitatea dira. Bere eleberriek modu pertsonalean aztertzen dituzte identitate kolektiboaren gaiak, eta zalantzan jartzen dituzte beltzen eta homosexualen kolektiboekiko presio sozialak.

1979an, Remember This House saiakera liburua egin zuen, AEBetako arrazakeriaren inguruan, eta bertan, Malcolm X, Martin Luther King, Medgar Evers, eta beste aktibista batzuekin izan zuen harremanaz eta afroestatubatuarren eskubideen aldeko borrokaz mintzatu zen. Amaitzeke egon arren, Raoul Peckek zinemara eraman zuen 2016an, I Am Not Your Negro izenburupean.

Saioa doan izango da, ohi bezala, 18:00etan hasita.