Mariatxien emanaldia izango da igandean, Aritzbatalden

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 23a, 12:55

Los Tenampas taldeak kontzertua eskainiko du kiroldegian, 20:00etatik aurrera. Doakoa izango da sarrera baina gonbidapenak jaso beharko dira, aforoa kontrolatzeko.

Datorren igandean, uztailaren 26an, Los Tenampas mariatxien taldeak kontzertua eskainiko du Aritzbatalde Kiroldegian. Hamar urte baino gehiagoko ibilbidea du taldeak, eta hiru abeslarik eta bederatzi musikarik osatzen dute.

Gonbidapen moduko sarrerak jaso beharko dira Modelo Aretoko txarteldegian, 18:00etatik 19:45era bitartean. Kiroldegian bertan ere jaso ahal izango dira, hasi baino minutu batzuk lehenago, eta, gehienez, lau gonbidapen pertsonako. Udalak jakitera eman duenez, ekitaldi guztietan bezala, pertsonen arteko gutxieneko distantzia errespetatuko da, eserlekua hala egongo baitira jarrita. Maskara ere nahitaez jantzi beharko da.