Afrika Bibang & Nomadak Bandak biribilduko dute aurtengo Adarretatik jaialdia

Aritz Mutiozabal 2020ko uzt. 23a, 18:07

Afrika Bibang algortarrak Nomada lan berria aurkeztuko du bihar, Aritzabatalde kiroldegiko kantxan; Adarretatik musika jaialdiko aurtengo azken kontzertua izango da, gainera. Hamalau urtez han-hemenka ibili da nazioartean hainbat artistekin kolaboratzen, nomada moduan, eta orain etxera itzuli da. Bere azken lanean soul, dance eta soinu elektronikoak uztartu ditu, denbora honetan guztian landutakoaren isla.

Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta Afrika bere taldearekin igoko da oholtza gainera, Nomadak Bandarekin: Sara ahotsean, Charles Cooper saxo-jotzailea, Rock Lee baxu eta gitarra jotzailea, Gorka Diez baterista eta Rafa Aceves teklatistak osatzen dute, hain zuzen ere.

Edukiera mugatua izango du espazioak, 250 lagun gehienez ere, eta sarrerak bi ordu lehenago hasiko dira banatzen, 18:00etatik aurrera, Modelo aretoko leihatilan.