Nahi eta ezin

Onintza Lete Arrieta 2020ko uzt. 25a, 20:20
Zarauztarrak, A Coruñan jokatutako estropadan

Ikaragarrizko lehia dago Eusko Label ligan, eta halaxe erakutsi dute traineruek gaur arratsaldean Bilboko itsasadarrean jokatutako Bilboko XI. Banderan. Zarautzek indar guztiak jarri ditu, baina azken postuarekin konformatu behar izan du.

Bilboko errioan hamar segundoko aldearekin atera dira arraun taldeak gaur arratsaldean Bilboko XI. Banderarako lehian. Bigarren atera dira zarauztarrak, eta ahalegin handia egin arren, Enbatak ezin izan ditu garaitu zuzeneko kontrarioak, Kaiku eta Ondarroa, alegia. Gaurko estropadara Ondarroa hamargarren postuan iritsia zen, 22 punturekin. Zarautz zen hamaikagarren, 18 punturekin, eta Kaiku hamabigarren, 15 punturekin. Orain, ordea, Kaiku asko gerturatu zaie zarauztarrei. Izan ere, Zarautzek eta Ondarroak baino denbora hobea egin dute horiek. 20:38;72 egin du Kaikuk, Ondarroak 20:40, eta Zarautzek, berriz, 20:45;60. 

Hala, hamaikagarren jarraitzen dute zarauztarrek sailkapen nagusian,baina puntu bakarrera jarri da Kaiku, eta beraz, biharko hitzordua garrantzitsua izango da Enbatarentzat. Lekeition da estropada, 12:00etan.

Sailkapenaren goialdean dabiltzan traineruen artean, berriz, lehia estu-estua egon da. Santurtzi, Orio eta Urdaibai segundo bakarraren barruan ibili dira arraunean une askotan. Azkenean, Urdaibai nagusitu da, Santurtziri lau segundo eta Oriori sei aterata. 

Bilboko XI. Bandera

  • 1. Urdaibai: 19:27,14
  • 2. Santurtzi: 19:31,98
  • 3. Orio: 19:33;44
  • 4. Donostiarra: 19:46,20
  • 5. Zierbena: 19:49,68
  • 6. Hondarribia: 19:55,12
  • 7. Lekittarra: 20:09,02
  • 8. Cabo: 20:11,42
  • 9. Ares: 20:28,34
  • 10. Kaiku: 20:38,70
  • 11. Ondarroa: 20:40,50
  • 12. Zarautz: 20:45,54

Sailkapen orokorra

  • 1. Santurtzi: 74 puntu
  • 2. Orio: 68 puntu
  • 3. Urdaibai: 66 puntu
  • 4. Donostiarra: 64 puntu
  • 5. Hondarribia: 54 puntu
  • 6. Zierbena: 52 puntu
  • 7. Cabo: 43 puntu
  • 8. Lekittarra: 36 puntu
  • 9. Ares: 28 puntu
  • 10. Ondarroa: 24 puntu
  • 11. Zarautz: 19 puntu
  • 12. Kaiku: 18 puntu