Gontzal Mendibilek kontzertua emango du San Inazio egunez

Zarauzko Hitza 2020ko uzt. 26a, 15:04

Musika emanaldia ostiralean, hilak 31, Aritzbatalde kiroldegian izango da, doan, baina gonbidapena hartu beharko da bi ordu lehenago, Modeloko leihatilan. Kontzertua 20:00etan eskainiko du bakarlariak.

Ohiko babes neurriak hartu beharko dituzte ikusleek emanaldi honetan ere: maskara jantzita eduki, 1,5 metroko distantzia utzi besteekiko, eta eserita egon emanaldian zehar.

Pertsona bakoitzak gehienez lau gonbidapen eskuratu ahalko ditu.