Felix Zubia: "Orain zorrotz jokatu ezean, gutxi barru egoera oso larrian izan gaitezke"

Zarauzko Hitza 2020ko uzt. 27a, 09:15

Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zaintza Berezien unitateko medikuak dio une oso kritikoan gaudela. Babes eta segurtasun neurri guztiak mantendu eta harremanak murriztu beharreko garaia dela berretsi du, baita isolamenduak zorrotz betetzeko momentua ere. Hori egin ezean ospitaleak betetzeko arriskuan suerta gintezkeela ohartarazi du Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioan.