Golfean minbiziaren aurka

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 5a, 18:00
Golf Torneo Solidarioa (@aeccgipuzkoa)

AECC Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako AECC Elkartearen alde, Zarauzko Real Golf Clubak Torneo Solidarioa ospatu zuen atzo 23. urtez, herriko merkatarien laguntzarekin. Udal Gobernuko ordezkariak ere –Jesus Arana jarduneko alkatea eta Leire Arana, Kirol zinegotzia– bertan izan ziren, elkartasuna eta babesa adierazteko. Elkarteak guztien eskuzabaltasuna eskertu du.