HARA! Marea goraka eta hondartzan sartzeko ilarak

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 5a, 17:10

Aurtengo udan hondartzara joan nahi duenak erne ibili behar du. Itsasgorak eta itsasbeherak ze ordutan tokatzen diren egun bakoitzean ongi begiratu; egiten duen eguraldiaren arabera, suposatu jende gehiago ala gutxiago joango den; Zarauzko Udaleko webgunean begiratu gune bakoitzeko okupazioa nola dagoen... Edonola ere, gaur bezalako abuztu eguzkitsu batean, jendeak hondartzara joan nahi du, eta itsasgorarekin edukiera mugatuta dagoenez ilarak sortzen dira.

Une honetan, hondartza itxita dago, eta marea oraindik goraka doa: 18:42etan da itsasgora. Eta Dama aurreko etxolako sarreran ilara luzea sortu da, argazkian ikus daiteken moduan.