Aisialdiko arraunaz ariko da 'Tapa pala!' saioko denboraldi berria

Felix Aizpurua - Julen Imaz 2020ko abu. 7a, 12:30

Bueltan da Tapa pala!, arrauna hizpide duen saioa. Traineruen arteko lehiak alde batera utzi, eta denboraldi berri honetan aisialdiko arraunaz ariko da.

Oikiatik Zumaiarako bidaia egingo da Urola ibaian barrena, txalupa batean igota. Denboraldi berriko lehen atal honek Mantzior edo Mantzizidor zubia du abiapuntua, eta horren berri Pedro Etxabek emango du. Jokin Gijarro oikiarra ere elkarrizketatuko dute atalean.