Eizmendi nagusi beste behin ere Igeldoko Harriarekin

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 9a, 11:04

Txapelketa irabazteko faborito nagusia zen Jokin Eizmendi, eta atzo arratsaldean ez zuen hutsik egin. Igeldoko Harriko txapela seigarrenez jantzi zuen harri-jasotzaile zarauztarrak, 14 jasoaldi lortuta, Donostiako Trinitate plazan. Alde horretatik ez zuen areriorik izan: bigarren eta hirugarren posturako lehia, ordea, borrokatuagoa izan zen.

Izan ere, lau partaide ibili ziren oso-oso paretsu. Bigarren postua Gorka Etxeberria oriotarrak eskuratu zuen, 12 jasoaldirekin, baina hirugarren posturako hiru lagun geratu ziren berdinduta 11na altxaldirekin: Mikel Lopetegi Urra zarauztarra, Xabier Peñagarikano Peña aizarnazabaldarra eta Imanol Illarramendi Kortaberri aiarra. Jasoaldietan berdinketa ematen bada, kilo gutxien duen kirolaria gailentzen da, beraz, Urrarentzat izan zen hirugarren tokia.

Ondorengo bi sailkatuak ere, Aimar Galarraga oriotarra eta Beñat Telleria, haiengandik oso gertu ibili ziren, bakoitza 10na jasoaldirekin.

SAILKAPENA

1. Jokin Eizmendi: 14 altxaldi

2. Gorka Etxeberria: 12. altxaldi

3. Mikel Lopetegi Urra: 11 altxaldi

4. Imanol Illarramendi Kortaberri: 11 altxaldi

5. Xabier Peñagarikano Peña: 11 altxaldi

6. Beñat Telleria. 10 altxaldi

7. Aimar Galarraga: 10 altxaldi

8. Alesandro Merlo: 8 altxaldi

9. Jagoba Otaegi: 4 altxaldi

10. Goenatxo III.a: 3 altxaldi

Argazkiak: Ibon Errazu