Irudietan: Bertsoz hasi dute 'Dan-dana nahi dugu' egitasmoa

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abu. 15a, 16:07

Hilabete osorako hainbat ekintza prestatu ditu Danda Gazte Asanbladak, Dan-dana nahi dugu izenburupean. Bertso saioa zen finkatutako lehen hitzordua, eta iluntze goxoa igaro zuten atzo Villa Manuelako frontoian. Ane Peñagarikano, Aner Peritz, Aimar Sorazu eta Uxue Alkorta aritu ziren kantuan; gaiak jartzen, berriz, Jone Lizarralde.

Hemen dago ikusgai datozen asteetarako Dandak prestatutako egitaraua.

Argazkiak: Danda Gazte Asanblada