Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko kanporaketa hilaren 27an eta 28an izango da

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abu. 17a, 11:00
2018ko Lizardi Sariko arbitxiboko argazkia. Aitor Salegi bertsotan.

Aurtengoan, 16 bertsolari gaztek parte hartuko dute sariketan, eta horietatik hiru zarauztarrak izango dira: Markel Eizagirre, Aner Peritz eta Ane Peñagarikano.

Motxian Bertso-Eskolak eta Zarauzko Udalak antolatuta, Bertsolari Gazteen XLIV. Lizardi Saria jokatuko da abuztua amaieran eta iraila hasieran. Kanporaketak abuztuaren 27an eta 28an izango dira Imanol Urbieta Musika Eskolan, eta finala irailaren 4an jokatuko da, ostiralarekin, Modelo aretoan, 22:00etatik aurrera. Kanporaketak zuzenean entzuteko sarrera doakoa izango da, baina finalerako sarrerak aldez aurretik erosi beharko dituzte herritarrek Turismo Bulegoan, hiru euroren truke; dena dela, egunean bertan leihatilan ere jarriko dituzte salgai.

Aurtengoan, 16 bertsolari gaztek parte hartuko dute sariketan, eta horietatik hiru zarauztarrak izango dira: Markel Eizagirre, Aner Peritz eta Ane Peñagarikano. Eizagirrek eta Peritzek hilaren 27an jokatuko dute kanporaketa, eta Peñagarikanok, berriz, hurrengo egunean, hilaren 28an.