Mikel Lopetegi 'Urra' Aiako herri kirol jaialdian izan da

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abu. 17a, 13:45

Txapelketatxoa jokatu zuten Urrak, Peñak, Irigoienek eta Urdaxek, eta Aimar Irigoien nagusitu zen.

Argazkiak: Ibon Errazu

Igande arratsaldean, herri kirol jaialdia izan zen Aiako probalekuan, eta, horren baitan, harri-jasotze txapelketa jokatu zuten Urrak, Peñak, Irigoienek eta Urdaxek. Lau harri harri-jasotzaileek hiru harri mendean hartu behar izan zituzten; 125 kiloko zilindroarekin eta 125 kiloko kubikoarekin bi minutuko saio bana egin zuten, eta 125 kiloko bolarekin minutu bateko lana. Aimar Irigoienek irabazi zuen norgehiagoka, guztira, 47 altxaldi osatuta, eta hirugarren postuan sailkatu zen Urra zarauztarra 42 jasoaldi eginda.

Jaialdiaren edukiera mugatua izan zen, eta bertaratu ziren ikusleek COVID-19arengandik babesteko neurriak zorrotz bete behar izan zituzten. Dena dela, antolatzaileek nabarmendu dute "harrera paregabea" izan zuela saioak.