KAE2 Ligan parte hartzen duen Zarauzko taldean bi COVID-19 kasu atzeman dituzte

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abu. 22a, 14:12

Ontzi horretako arraunlari guztiak konfinatuta egongo dira, Osakidetzaren jarraibideak jaso bitartean.

Zarauzko Arraun Elkarteak sare sozialen bidez jakinarazi du KAE 2 ligan parte hartzen ari den Zarauzko taldeak traineru ligan parte hartzeari utziko diola, azken orduetan bi COVID-19 kasu atzeman dituztelako arraunlarien artean. "Ontzi horretako taldekide guztiak konfinatuta egongo dira Osakidetzaren jarraibideak jaso bitartean", adierazi dute taldeko arduradunek.