Seigarren postuan sailkatu da Zarautz Babyauto gaur Santurtzin

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abu. 22a, 19:33
Zarautz Babyauto Zarauzko Estropadan. Artxiboko argazkia. (Aitor Arrizabalaga/Eusko Label Liga)

Enbata-k laugarren kaletik arraunean egin du lehen txandan, eta babes uneak eta korrontearen indarra aprobetxatzen jakin du uneoro, txanda irabaziz (19:32:54).

Eusko Label Ligako sailapenaren beheko postuetan daudenentzat erabakiorrak izango dira liga amaitzeko falta diren estropadak,  lau traineru mailari eusteko lehian bete betean murgilduta baitaude. Horregatik, Zarautz Babyautok gaur lortu duen emaitza baliagarria izan da sailkapenean aurrera egiteko.

Enbata-k laugarren kaletik arraunean egin du lehen txandan, eta babes uneak eta korrontearen indarra aprobetxatzen jakin du uneoro, txanda irabaziz (19:32:54). Hala, lehen ziabogara laugarren postuan iritsi bada ere, buelta eman dio lehiari eta estropadaren buruan jarri da bigarren luzean. Sailkapen nagusian seigarren postuan sailkatu da Zarautz Babyauto, bigarren txandan aritu diren Lekittarra eta Donostiarra baino denbora hobea egitea lortu baitu; gainera, epaileek Cabo estropadatik kanpo utzi dute, arraunean ari zirenean besteen kalera sartu eta aurkariei oztopo egiteagatik.

Bi COVID-19 kasu B taldean
Euskolabel Ligako estropadaren aurretik Gari Urangak Euskal Telebistan esan duenez, "egun tristea" izan da gaurkoa, bigarren ontziko bi arraunlarik positibo eman dutelako "B ontziak txapelketa utzi behar izan baitu. Dena dela, koronabirus kasu horiek ez diote eragingo talde nagusiari, COVID-19aren aurkako protokoloak behar den bezala bete ditugulako".