Pentsio publikoen aldeko elkarretaratzea egingo dute bihar

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 29a, 09:32

Maiatzaren 25ean pentsiodunek egindako elkarretaratzea.

Bihar, azaroak 30, 12:00etan bilduko dira pentsiodunak Lege Zaharren Enparantzan. Parte hartzaileek maskara jantzita eraman beharko dute, eta legezko segurtasun distantzia mantenduko dute uneoro.

Zarauzko pentsiodunen mugimenduko batzordeak ohiko elkarretaratzea egingo du astelehenean, abuztuak 24an, pentsio publikoen alde. Elkarteko kideek azaldu dute koronabirusaren krisiak erretiratu, langile, gazte, emakume, autonomo eta beste hainbat kolektiborengan eragina izan duela; horregatik, egoera horri berehalako erantzuna emateko eskatuko dute.

Elkarretaratzea 12:00etan izango da Lege Zaharren Enparantzan, eta COVID-19aren aurkako babes neurriak jarraituko dituzte, orain arte egin duten bezala; parte hartzaileek maskara jantzita eraman beharko dute, eta legezko segurtasun distantzia mantenduko dute.