Ane Urbietak eta Nerea Lopetegik irabazi dute Trikitilari Gazteen Txapelketa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko ira. 3a, 10:08

Hasiera batean, zazpi bikotek izena eman bazuten ere, azkenean, COVID-19a dela eta bost bikote taularatu ziren.

Euskal Astearen barruan, Trikitilari Gazteen Txapelketa izan zen atzo Modelo aretoan. Hasiera batean, zazpi bikotek izena eman bazuten ere, azkenean, COVID-19a dela eta bost bikote taularatu ziren. Ane Urbieta eta Nerea Lopetegi zestoarrak nagusitu ziren, eta bigarren sailkatuak, berriz,  Irati Arzelus lesakarra eta Mirari Plazaola arrasatearra izan ziren.

Txapelketa zuzenean ikusteko aukera izan zuten herritarrek, baina COVID-19arengandik babesteko protokoloak zehazten duen moduan, aretoaren edukiera murriztu egin zuten, ikusleek segurtasun tartea mantendu ahal izateko.

Argazkiak: Ibon Errazu