Katerin Artolak irabazi du Euskal Asteko Aurresku Txapelketa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko ira. 5a, 16:00

Bigarren postuan Irati Olaizola sailkatu da, eta hirugarrena izan da Maitane Irurtzun.

XXXII. Aurresku Txapelketa egin dute gaur, 11:00etan hasita, Modelo aretoan, Euskal Astearen barruan. Hamabost dantzari igo dira oholtza gainera, eta Katerin Artola oiartzuarra izan da txapelduna; bigarren postuan Irati Olaizola legazpiarra sailkatu da, eta hirugarrena izan da Maitane Irurtzun adunarra.

Txapelketak bi zati izan ditu. Lehen txandan, dantzariek Soinu zaharra eta Aurkez aurke edo Desafioa eskaini dituzte, eta hurrengo txandara pasa dira kanporaketa horretan punturik gehien lortu dituzten sei dantzariak. Bigarren saioan Zortzikoa dantzatu dute, eta horien artean aukeratu ditu finalistak epaimahaiak.