Ezohiko udalbatzarra egingo dute ostegunean

Amaia Urbieta Arruti 2020ko ira. 8a, 09:00

19:00etan hasita, ezohiko bilkura egingo dute ostegunean, hilaren 10ean, udalbatzar aretoan. Erabakiak hartzeko ezarrita dauden epeak bete ahal izateko deitu dute bilkura ezohiko datan.

Puntu bakarra izango dute aztergai bilkuran: kale garbiketa zerbitzua kudeatzeko kontratua. Hemen dago ikusgai deialdiaren dokumentua.