Irudietan: 1959, 1960 eta 1961eko Euskal Jai Egunak

Amaia Urbieta Arruti 2020ko ira. 9a, 08:34

Gaurko garaiak oso bestelakoak diren arren, duela 60 urte ere bazen festarako gogoa Zarautzen. 1959, 1960 eta 1961eko irailaren 9ko hainbat une izoztuta ageri dira Joseba Zubiaurrek Zarauzkohitza.eus-i igorritako irudiotan. Bistakoa da orgak garrantzitsuak zirela garai hartan ere, eta herritarrek lan handia egiten zutela Euskal Jai Egunerako karroza dotorea atontzeko.