Izena eman beharko dute Aialaren hurrengo partidua Aritzbatalden ikusi nahi duten bazkideek

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urr. 6a, 19:00

Jendaurrean jokatuko dute Aiala ZKE-Basauri eskubaloi partidua, baina aforoa mugatua izango denez, aurretik izena eman beharko dute Aritzbataldeko harmailetan egon nahi duten lagunek. Bazkideek baino ezingo dute joan.

Larunbat honetan ere jardunaldia izango du Aiala ZKE eskubaloi taldeak. 19:30ean hasita, Aritzbatalde kiroldegian neurtuko ditu indarrak Basaurirekin. Ikusleen aurrean jokatuko dute partidua oraingoan, baina mugatua izango da aforoa, eta izen-emate bidez esleituko dituzte eserlekuak.

Eskubaloi elkarteko kideek jakinarazi dutenez, bazkideek baino ezingo dute partida ikustera joan. Dena den, partida Aritzbataldeko harmailetatik ikusi nahi duten bazkideek izena eman beharko dute aurretik, ondorengo galdetegia betez: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScAYVW5hs45Rbq1EePn3u9sFDiO2aVzqXVpmhRQifNmrYnuFw/viewform.

Ostiralean itxiko dute izen-ematea egiteko epea, 14:00etan. Gero, ostiral arratsaldearen eta larunbat goizaren artean argitaratuko dute norgehiagoka zuzenean ikusi ahal izango dutenen zerrenda, web-orrialde honetan: http://zarauzkoeskubaloia.herokuapp.com/.