'Koko, dragoi txikia oihanean' eta 'Rifkin's festival' filmak emango dituzte Modelon

Amaia Urbieta Arruti 2020ko urr. 12a, 09:59

Euskarazko animaziozko filma izango da ikusgai asteburuan etxeko txikienentzat. Helduentzat, berriz, Donostian filmatutako Woody Allen zuzendari entzutetsuaren filma.

Jakinarazi dute dagoeneko datorren astebururako Modeloko zinema karteldegia. Haurrentzako Koko, dragoi txikia oihanean filma emango dute eta, helduentzat, Rifkin's festival filma. Woody Allen zuzendariaren lanak zeresan handia eman du, Donostian filmatua delako eta hiria bera filmeko protagonista bat gehiago bezala agertzen delako pantailan.

Ondorengo egun eta ordutegian eskainiko dituzte filmak:

Urriak 17, larunbata

17:00. Koko, dragoi txikia oihanean
19:30. Rifkin's festival
22:30. Rifkin's festival

Urriak 18, igandea

17:00. Koko, dragoi txikia oihanean
19:30. Rifkin's festival
22:00. Rifkin's festival

Urriak 19, astelehena

17:00. Rifkin's festival
20:30. Rifkin's festival