Kartelgintza tailerra egingo dute gaur arratsaldean Gaztetxean

Zarauzko Hitza 2020ko urr. 17a, 12:20

Informazioa nahiz publizitatea zabaltzeko bide eraginkorra izan da betidanik kartelgintza

Danda Gazte Asanbladak jakitera eman duenez, gaur, larunbata, 17:00etan hasiko da tailerra, eta gogorarazi dute "segurtasun neurriak bermatuta" egingo dela ikastaroa.

Kartelak egiten ikasteko saioa antolatu du gaur arratsalderako Danda Gazte Asanbladak, eta 17:00etan jarri du hitzordua Gaztetxean bertan. Gogorarazi dute "segurtasun neurriak bermatuta" egingo dela kartelgintza tailerra.

Bestalde, ordenagailu portatila badaukanari hura ikastarora eramateko eskatu diete parte hartzaileei.