Musika Bandak kontzertua eskainiko du bihar

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urr. 24a, 11:30

Merkatu plazan izango da kontzertua, 12:30ean. Ohi bezala, Iosu Isastik egingo ditu zuzendari lanak.

Bihar, urriak 25, Zarauzko Musika Bandaren emanaldia izango da Merkatu plazako aurreneko solairuan. Eguerdiko 12:30ean emango diote hasiera kontzertuari, eta ohi bezala, Iosu Isasti ariko da zuzendari.

Zazpi pieza entzun ahal izango dira biharkoan, bandako kideen eskutik:

  • De Andalucía a Aragón. Jaime Texidor.
  • Flourish for wind band. R Vaughan Williams.
  • Farandole. Georges Bizet, Jay Bocookek moldatuta.
  • Minueto del septimino. Beethoven, Emilio Cebrianek moldatuta.
  • Ivanhoe. Bert Appermont.
  • All pleasant things, a song for Barbara. James Barnes.
  • Caravan. Naohiro Iwaiek moldatuta.