Bideoa: Biharko batzar informatiboak antolatu dituzte Putzuzulo gaztetxeko kideek

Zarauzko hitza 2020ko urr. 24a, 17:07

Putzuzuloko kideek aste honetan kaleratu dute ohar bat, 'Putzuzulo gaztetxea botako dute' izenpean. Salberdingo lanak aurrera doazela eta promotoreek gaztetxea urte amaierarako bota nahi dutela jakinarazi dute, hala. Bihar emango dute egoeraren berri aurrez aurre, batzar informatiboen bidez. Bi bilera deitu dituzte, 11:00etan bata, eta 17:00etan bestea.