Gaurko zinema saioak mantenduko dituzte

Amaia Urbieta Arruti 2020ko urr. 26a, 11:11

Atzoko saioa bertan behera uztea erabaki bazuten ere, gaurkoak mantendu egingo dituzte; ohi bezala, 17:00etan eta 20:30ean izango dira.

Alarma egoera ezarri zuen atzo Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, eta, hori dela eta, bertan behera utzi zuen udalak atzoko 22:30eko zinema saioa. Jakinarazi dutenez, ordea, momentuz mantendu egingo dituzte gaurko bi saioak. Hala, 17:00etan eta 20:30ean Ane filma eskainiko dute Modelon, eta, aurreko astean iragarri moduan, gaurko bigarren saioan David Perez Sañudo filmaren zuzendaria izango da bertan bere azken lana aurkezten.

Hemen ikusgai lanaren trailerra.