Osasuna eta eskubideak mugimenduaren kotxe karabana herritik igaro da goizean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 31a, 13:37
Kotxe karabana Orio zeharkatzen. (Onintza Lete Arrieta)

Gipuzkoa zeharkatu du kotxe karabanak, eta ekimena maskaren derrigorrezko erabileraren eta PCR proben kontrako manifestazioa izan da.

Gaur goizean Osasuna eta eskubideak mugimenduak deituta kotxe karabana egin dute Gipuzkoan zehar; 11:30ak inguruan igaro dira Zarauztik. Ekimena maskaren derrigorrezko erabileraren eta PCR proben kontrako manifestazioa izan da, eta eztabaida zientifikoa eskatuko dute, besteak beste, "gure osasuna gure ardura delako".