Ikusgai dago Arkamurkaren 41. perretxiko erakusketa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko aza. 1a, 11:05

Gaur, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era izango da ikusgai perretxiko bilduma, merkatu plazan.

Arkamurka taldeak dena prest du, gaur merkatu plazan 41. perretxiko erakusketari hasiera emateko: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era izango da zabalik, eta herritarrak onddoen erreinuan murgiltzera animatu dituzte antolatzaileek.

Bestalde, gogoratu dute COVID-19a dela eta, babes neurriak zorroztu behar izan dituztela. Horregatik, aurten erakusketaren sarrera-irteerak udaletxe alboko ateetatik bakarrik izango dira, eta kale nagusiko sarrera nagusia itxita izango da.