Bisitari gutxi hilerrian, Santu Guztien Egunean

Juan Luis Romatet 2020ko aza. 1a, 12:19

Santu Guztien Eguna ospatzen da gaur, eta egun normal batean Zarauzko hilerriak mugimendu handia izango luke. Pandemiak baldintzatutako garai honetan, ohikoan baino bisitari gutxiago izan da kanposantuan.

Instituzioetatik egindako gomendioei so eginez, zarauztar asko aurreko egunetan hurreratu da hilerrira senitartekoen, lagunen edota ezagunen hilobietan lore sortak uztera. Aurten, gainera, Zarauztik kanpo bizi direnek ezin izan dute herrira joan, eta horrek gutxitu egin du bertaratutakoen kopurua. Hala ere, hilobi asko eta asko lorez jantzi dituzte.