"Historiako momentu latzenetako bat da, garai gogorrak datoz, eta berandu baino lehen, itxialdia behar da"

Zarauzko hitza 2020ko aza. 2a, 15:57

Atzo ere Euskadi Irratiko Osasun Etxean saioan hartu zuen hitza Felix Zubia mediku zarauztarrak. Adierazi zuen "dibulgazioan dabiltzatenek" ez dutela "asmatu arrisku honen dimentsioa ondo azaltzen". Itxialdia behar delakoan dago Zubia: "Mesedez, dagokionak hartu ditzala Iparraldeko, Frantziako, Alemaniako, Ingalaterrako adibideak eta itxialdi bat ezarri dezala".

Saioa entzuteko, egin klik hemen