2020/11/06 18:30

Bilera

Azaroaren 25a prestatzeko bilera irekia

Azaroaren 25a prestatzeko bilera irekia
Putzuzulo gaztetxea, Zarautz

Gero eta gutxiago falta da azaroaren 25erako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna. Zarauzko Koordinadora Feministak eguna prestatzeari ekingo dio aurki, eta horretarako hitzordua jarri du jada: ostiral honetan, azaroak 6, egingo dute lehenengo bilera, eta bertaratzera dei egin dute. 18:30ean izango da Putzuzulo gaztetxean, eta koordinadorako kideek jakinarazi dutenez, "beharrezkoak diren segurtasun neurriak beteko dira".