Euskaraldia 2020

2.000 zarauztarrek baino gehiagok eman dute izena Euskaraldian

Zarauzko Hitza 2020ko aza. 8a, 09:59

2.000tik gora 'ahobizi'-k eta 'belarriprest'-ek egingo dute, gutxienez, hizkuntza ariketa azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Azaroaren 19ra arte izena emateko aukera dago.

Etxezabalako erakusleihoan ikus daiteke zenbat zarauztarrek eman duten izena Euskaraldian. 2.000ko langa igaro du zifrak, eta gora egiten jarraitzen du. Azaroaren 19ra arte aukera dago oaraindik hizkuntza ariketan izena emateko, izenematea.euskaraldia.eus webgunera jota. Bertan ariketaren inguruko xehetasun guztiak daude eskuragai.