'Argazkigintzaren maisuak' dokumentalaren hirugarren atala emango dute Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2020ko aza. 11a, 15:17

Ostiralero egin ohi dute Gela programaren saio bat, eta astero argazkigintzaren edo zinemagintzaren esparru zehatz bat hautatzen dute lantzeko. Aste honetan, Tim Kirbyren dokumentala emango dute.

Aste honetako Gela programaren saioan, Photomuseumen, Argazkigintzaren maisuak dokumentalaren hirugarren atala emango dute. Argazkigintzaren hastapenetatik azken aurrerapen teknologikoetara arteko ibilbidea jorratzen du dokumental sortak. Hirugarren atalaren izenburua Leku egokian, ordu egokian? da, eta une erabakigarriei eta gerrako argazkigintzari buruzkoa da. Beraz, argazki kazetaritzaz gehiago jakiteko aukera izango da ostiralean argazki eta zinema museoan.

Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa eta doakoa izango da. Bestalde, Photomuseumek gogorarazi du museoa ikusteko bisitak ere doakoak direla itxiera perimetrala dela eta.